Margot: labar artea maitagarri baten eskutik

Margot haitzuloa Thorigné-en-Charnie komunan kokatzen da, Mayenne herrian, Pays de la Loire departamenduan, Saulgeseko haitzulo multzoaren parte da.

Bertako estalagmita ez-ohikoek eta Margot maitagarriaren kondairak urtero bisitari mordoa erakartzen du eskualdera. Metodo zientifikorik gabe egindako indusketak eta turismorako ustiaketa luzea jasan ditu.

Trogloditen Aretoa Margot haitzuloan, Thorigné-en-Charnie.

Haitzulo luzea da, 319 metroko garapena eta 14 metro inguruko altuera ditu, sarrera estua eta irisgarritasun zailekoa. 1701ean bere aipamenak aurkitzen dira, Margot maitagarriaren kondaira aipatzean, bertan jazotako hainbat istripu larri aipatzen dira.

Margot haitzuloko errinozeronte iletsuetako baten xehetasuna, Thorigné-en-Chairne.

Paleolitoko lehen irudi eztabaidaezinak 2005ean aurkitu ziren, margo beltzen eta grabatuen artean, 124 unitate grafiko identifikatu dira, gehienak figuratiboak, baina marra gorriak eta zortzi esku ere ikusi daitezke, hiru zuzenekoak eta bost zeharkakoak. Zaldiak, errinozeronte iletsuak, megazeroak, bobidoak, hegaztiak, bi antropomorfo eta bi bulba identifikatu dira.

Margot haitzuloan marrazturiko errinozeronte iletsua, Thorigné-en-Charnie.

Erdi Paleolitoko eta Goi Paleolito osoko aztarnak aurkitu dira, Homo sapiensak erabili izan zuen zorua kolapsatuta dago, baina bertan hienak eta hartzak ere bizi izan ziren.

Bi labar irudi multzo bereizi izan dira: batetik, Gravete aldikoak (duela 25.000 urte inguru) diruditen margoak, zuzeneko eta zeharkako eskuak, bisonteak, megazeroak eta gutxienaz bi errinozeronte iletsu. Bestetik, grabatu fin eta xehetasun handikoak, Madeleine aldiaren bukaerakoak (duela 12.000 urte inguru) izan daitezke, horien artean leudeke zaldiak, sei errinozeronte iletsu, hegaztiak, elur oreina, uroak, antropomorfoak eta bulbak.

Hegaztiak, megazeroak, errinozeronte iletsuak, antropomorfoak eta elur oreinak oso gai arraroak dira labar artean.

Ekainberri

Leave a reply

X