Arcy-sur-Cure: Arcy-Saint-Moiré mendizerrako labar artea

Arcy-Saint-Moiré mendigunea Arcy-sur-Cure komunan kokatzen da, 125 metro inguruko garaieradun mendixkek osatzen dute. Auxerre hiritik 30 kilometro ingurura dago, Yonne departamenduan, Burgundy eskualdean.

Cure ibaiaren haraneko inguru meandrotsu batean, arroaren ezkerraldean, maila desberdinetan antolaturiko hainbat kobazulo daude, guztira hamaika, “Haitzulo Handia”, “Hienaren Kobazuloa”, “Zaldiaren Kobazuloa” edo “Elur-oreinaren Kobazuloa” besteak beste. Inguru honetan jendea bizi izan da gutxienaz duela 200.000 urtetatik gaur eguneraino.

Jabego pribatua da, baina jabeak beti eman du ikertzeko baimena eta ikerketak bultzatu egin ditu.

Arcy-sur-Cureko margo gorridun panelaren xehetasuna

1947tik 1963ra bitartean Leroi-Gourhan senar-emazteek induskatu zuten eremua, ikerketa palinologikoek garai bateko landaredia ezagutzeko informazio izugarria ematen dute. Labar artea “Haitzulo Handian” aurkitu zen 1990ean, irudiak oso kaltetuak daude urte askotan presiozko ur zorrotadekin burutu diren garbiketen ondorioz.

Arcy-sur-Cure haitzuloan errepresentaturiko orein eme beltza

160 irudi inguru daude, margo beltzak, gorriak eta irudi grabatuak, kobazuloaren sarreratik 300-500 metro ingurutara kokatuak.

Arcy-sur-Cure haitzuloko mamuten panelaren xehetasuna

Marrazki esanguratsuenak animalia irudiak dira, mamutak dira nagusi, baina badira hartzak, errinozeronte iletsuak, katukiak, hegaztiak, arrain bat, zaldiak, bisonte bat eta megazeros bat ere. Zeharkako giza eskuak ere badaude, gizon, emakume eta umeenak bereizten dira. Estalaktita batean landutako emakume irudi bat ere aurki daiteke, “venus” bat.

Arcyko Eskola” deituan kokatzen da, bere ezaugarri batzuk margoetan lerro garbiak, xehetasun gutxi edo bukatu gabeko zangoak dira, grabatuetan asko landutako zango, begi edo belarriak.

Irudiak duela 28.000 urte ingurukoak izan daitezke, Gravete aldiaren lehen faseetan eginak.

Ekainberri

Leave a reply

X