Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak
banner-50-urte

2019ko ekainaren 8an zehazki, betetzen dira Ekain aurkitu zela 50 urte, eta ospakizunak urte osoan zehar luzatuko dira. 2018an ospatu zen Ekainberriren 10. urteurrenean egin bezala, 2019an ere logotipo ezagunari 50. urteurrenaren adierazle den gehigarri bat eranstea dago pentsatuta.

Jarraian zehazten dira Ekain Fundazioak 2019an antolatzea aurrikusi dituen ekitaldiak:

 

2019ko lehenengo erdian:
  • Zestoako herrigunean ikusgai egongo diren banderolak jarri dira, Ekainen aurkikuntzaren 50. urteurrenaren berri emateko. Honekin, Zestoa ospakizunetara batzen da.
  • Otsailaren 10an, Ekainberrik, Kobaz Koba Trail mendi lasterketako antolakuntzan parte hartu zuen. Zestoa inguruan dauden kobazuloetatik pasatzen den lasterketa honek historiaurrea eta arte labarra modu zuzenean ukitzen du eta Ekainberrik, noski, bere ukitua eman zion, izan ere, lasterketako bi kategoriek Ekaingo bi zonaldeen izenak eraman zituzten: Zaldei eta Artzei. 550 korrikalari egon ziren irteera puntuan. www.kobazkobatrail.com
  • Euskal kostaldeko Museoen hilabetea ospatu zuen Ekainberrik martxoaren 18an. Bisita esklusiboa egin zen Zestoako Danbolinzulo kobara, publikoari itxita dagoen kobazulo aparta. Bisitariek bertako labar margo ikusgarriak ikusi ahal izan zituzten. www.losmuseosdelacostavasca.eus
  • Martxoaren 24an, Lurpea Euskal Herriko Kobazuloen elkartearekin, X. Koben Eguna ospatu zen Ekainberrin ere. Bertaratu ziren bisitariek euren abilezia frogatu ahal izan zuten “Sortu (zure) labar artea” jarduerari esker. www.lurpea.com
  • Ekainberri Ice Age Europe historiaurreko museo sarearen kide da eta martxoaren 14tik 16ra Altamiran (Cantabria) bildu zen gainontzeko kideekin; eta urriaren 6tik 9ra Belgikako Préhistomuseumen izango da hitzordua. www.ice-age-europe.eu
  • Erakusketa oso berezia ikusi ahalko da Deban: Ekaingo margoak erreplikatu zituzten kalko originalekin erakusketa egingo da. Inaugurazioa maiatzaren 10an izango da 19:00tan eta ekainaren 8ra bitartean ikusgai egongo da, Debako Agirre Jauregian. Ordutegia: asteartetik larunbatera (18:00-20:00) eta igandeetan (12:00-14:00).
  • Nazioarteko Museoen Eguna ospatuko da maiatzan eta Ekainberrik programazio berezia aurkeztuko du egun honetarako.
  • Ekainaren 7a ospakizun egun handia izango da, ekitaldi nagusia. Arratsaldeko 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian Ekaingo kobara eramango gaituen bidaia egingo dugu, lehen gizakien bizimodu sinbolikoa oholtzara ekarriko duena. Haien ahotsa entzungo dugu Björk bezalako nazioarteko artistekin kolaboratu duen Tanya Tagaq abeslari inuitaren eztarri-kantuen bitartez. Tagaq Dantzaz konpainiarekin bat egingo du, eta tartean Orfeoi gaztea oholtzan jardungo dira. Gala honetan gainera leizearen deskubrimenduari buruzko dokumental laburra estreinatuko da, eta bertaratzen direnei liburu monografikoa banatuko zaie.
    Ekitaldi nagusia eta erakusketa borobiltzeko hainbat hitzaldi ere aurreikusi dira ekainean zehar, gaur egun ikerketa arkeologikoan diharduten zientzilariei emango baitzaie hitza. Hitzaldi zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egingo da, ondorengo parte hartzaileekin:

    • Ekainak 4. 19:00. Nola aldatzen diren gauzak! Gipuzkoako Paleolitoa, 35 urteetako jarduera arkeologikoaren ondoren. Alvaro Arrizabalaga, UPV/EHU
    • Ekainak 11. 19:00. Caballos digitales: nuevos descubrimientos e investigaciones en el arte parietal de la cueva de Ekain. Blanca Ochoa-Fraile, UPV/EHU
    • Ekainak 20. 19:00. Goi-Azken Magdalen-aldi Azil-aldi trantsizioa Kantauriar Erlaitzean. Daniel Ruiz-Gonzalez, UPV/EHU.
    • Ekainak 27. 19:00. Entorno a Ekain: nuevos descubrimientos e investigaciones sobre el arte paleolítico en Euskal Herria. Diego Garate Maidagan, IIPC.
  • Ekainean, Ekainberrik Nazioarteko Koben Egunarekin bat egingo du aurtengoan ere.
  • Ekainaren 9an duela 14.000 urte gure arbasoak nola bizi ziren irudikatzeko aitzakia paregabea eskainiko du X. Ekainfest jaialdiak. Sua nola egiten zuten, ehiza egiteko teknikak, orduko janzkera eta artea bertatik bertara ikusteko parada izango da.

 

2019ko bigarren zatian…
  • Uztailean, Ekainberrin Ekain Gizateriaren Ondare izendatua izan zeneko hamaikagarren urteurrena ere ospatuko da. Egun benetan berezia Ekain Fundazioa eta Ekainberrirentzat.
  • Irailaren 11a Ekainberriko urtebetetze eguna izango da. Egun honetarako programazio berezi bat aurkeztuko da eta sorpresaz beteriko eguna izango da.
  • Urrian, eta urtero egin den moduan, Ekainberrik Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du.
  • Azaroan, Gizateriaren Ondarearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du, kategoria honetan sartu zela 11 urte egiten dira.

  

X