BISITA:

1. EKAIN ABENTURA: kobazuloa + esperientziak

Ekainberri gunearen bisita gidatu osoa burutu. Has zaitez euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak Ekainberrin bisitatzen, duela 15.000 urte leku horretan bizi ziren pertsonek sentitzen zutena kobazuloaren barruan sentituz. Ibilbidean aurrera egin historiaurrean bezala sua egiten, ehizatzen eta pintatzen ikasiz, eta historiaurreko herrixkan dauden oreinen aldamenean amaitu.

IRAUPENA: 2 ordu
SALNEURRIA: 8,00 €. Murriztua 7,00 €. 6 urtetik beherakoak doan
ORDUTEGIA: asteartetik igandera, 10.00etatik 19.00tara

2. EKAIN FAST: soilik kobazuloa

Jarduera guztiak burutzeko denborarik ez baduzu eta soilik kobazuloa ikusteko interesa baduzu, honakoa da zure bisita gidatua.

IRAUPENA: ordu 1
SALNEURRIA: 6,00 €. Murriztua 5,00 €. 6 urtetik beherakoak doan
ORDUTEGIA: asteartetik igandera, 10.00etatik 19.00tara

TALDE BISITAK

Talde bisita gauzatu nahi izanez gero jarri gurekin harremnetan.

Tel. +34 943 86 88 11

info@ekainberri.com

ESPERIENTZIAK:

Ekain abentura bisitan barneratuta

EKAINBERRIAK

Urtero kaleratzen den aldizkari honetan, Ekainberrik bere albiste nabarmenenak aurkezten ditu: azkeneko datuak, ekintza berriak, bitxikeriak… modu berezi batean publikatzen da egunero erabiltzen ditugun egunkarien paper eta formatu bera baitu,

Share
SUA EGIN

Sastarrain bailara zeharkatzen duen errekastotik ibili eta, zure lantzaz lagunduta, animaliak ehizatu historiaurrean egingo zuten bezala. Gainera, inguruko fauna eta flora ezagutu ahal izango duzu.

Share
EHIZATU

Sastarrain bailara zeharkatzen duen errekastotik ibili eta, zure lantzaz lagunduta, animaliak ehizatu historiaurrean egingo zuten bezala. Gainera, inguruko fauna eta flora ezagutu ahal izango duzu.

Share
MARGOTU

Inoiz pentsatu al duzu pintura nola egingo zuten edo Ekaingo zaldiak nola pintatuko ote ziren? Nola egiten zuten ezagutu, zure eskuekin zure marrazkiak sortu eta zure arrastoa denboran zehar utzi.

Share
HERRIXKAN SARTU

Ekain esperientzietara gaineratu den azkenetariko berrikuntza ezagutu: gure arbasoen bizimodua nolakoa izango ote zen imajinatzea baimenduko gaituen historiaurreko txabola bat.

Share

ESKAINTZA DIDAKTIKOA

Ekainek adin guztietako haur eta gazteei egokituriko hezkuntza material eta jarduerak dauzka.


Zalantzarik gabe, ikasleek historiaz eta arteaz modu atsegin eta entretenigarrian gure gida espezializatuen eskutik ikasteko leku bikaina da. Gainera, beraien pinturak egin, sua sortu eta ehizatzeko aukera izango dute.

EKAIN AUDIO-TOUR APP

Bizi Sastarrain bailara ikusgarrian zehar Ekaingo kobazuloraino (Gizateriaren Ondarea) paseatzeko esperientzia audio-tour honekin: aktibatu GPSa eta zuzendu gure anfitrioi bereziaren esperientziak entzunaz. Ibilbidea Ekainberrin amaitzen da, Ekaingo kobazuloaren erreplikan, bertan Koaternarioko arte osoko zaldi multzorik perfektuenaz gozatu ahal izango duzu.

logo-googleplay
Apple_App_Store