EKAINGO KOBAZULOA -GIZATERIAREN ONDAREA

Ekaingo haitzuloa izen bereko muinoaren ekialdeko hegalean dago, Sastarraingo ubideak sortzen duen bailara txikian. Historiaurreko kokaleku baterako leku aproposa. Zestoa herritik kilometro batera dago, eta erraza da bertara iristea. Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna, eta pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da. Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animali-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia. Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da, eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen. Haitzuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira. Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondareizendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak eta Kantabria eta Asturiaseko gobernuek egungo aitortzaraino iritsi den prozesua abiatu zuten orain bi urte.

AURKIKUNTZA

Hainbat hamarkadetan zehar, Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteak lan gogor eta emankorra burutu du euskal kulturaren arlo desberdinak ikertu eta bizirik mantentzeko ahaleginetan, guztia euren ikasteko gogoagatik eta asebetetze pertsonalaren truke, borondatez lan eginez.
Bertako kide batzuek hasiera-hasieratik erakutsi zuten gure arbaso urrunenek utziriko aztarnak ikertzeko interes berezia, interes hori lehendik zetorkien espeleologiarekiko zaletasunari lotuta, kobazuloetan gordetzen ziren historiaurreko sekretuen bila hasi ziren.
Ahalegin horretan, arkeologiara zaletu talde hark Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza teknikoa eta babesa izan zituen. 1969 urtean, Antxieta Kultur Elkarteko zenbait kide Izarraitz mendizerran kokaturiko hainbat giza-okupazio gune aurkitu eta ikertzen ari ziren. Euren aisialdia arkeologiari eskaintzen zioten ikerlari boluntario haietako bi Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal ziren.
Udaberriko igande batean, Goltzibar errekaren arroari jarraituz Sastarrain bailarara iritsi ziren. Inguru hau Paleolito garaiko gizakien bizimodurako oso leku aproposa iruditu zitzaien, bi erreka elkartzen diren lekuan ur ugari eta belarjale talde handiek elikagaia lortzeko larre ugari daudelako bertan.
Handik gertu kokaturiko kobazuloren baten bila hasi ziren. Sastarrain baserriko etxeko andrea izan zen Rafael eta Andoniri han inguruko haitzulo baten berri eman ziena, ez zituen 13 metro baino gehiago neurtzen.

Ekainaren 8an kobazulo horretan giza aztarnen bila hasi ziren. Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro ingurutan pasabide batetan zehar arrastaka ibili ziren.
Zutik jartzean, zoruaren zaratek eremu zapalgabean zeudela adierazi zieten. Sarreratik 60 metro ingurutara, André Leroi-Gourhan etnologo, arkeologo eta historialari frantziarrak “zaldi multzorik bikainena Kuaternarioko arte guztian” bezala kalifikatu zuen Zaldien Panel Handiarekin egin zuten topo.
Berehala eman zieten aurkikuntzaren berri Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurre saileko kideei. On Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna ikerlariak hurrengo egunean iritsi ziren Ekain 1 izenez deitutako kobazulora. Bertako labar irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten, Goi Paleolitoaren bukaera aldean, zehazkiago esateko, Goi Madeleine aldia deitutako aro kultural baten barruan.
Momentu horretan jarri zen martxan Ekaingo kobazuloa eta bere margoak babesteko ekimena. Agintari eta erakunde desberdinekin eztabaida ugari izan ondoren, Ekain 1969ko ekainean bertan itxi zen, modu horretan bertako irudiak eta aztarnategi arkeologikoa ikertzeko denbora lortu zen.
Kobazuloaren aurkikuntza gertatu zenetik, dokumentazio asko idazti da. Ekainen inguruan dagoen bibliografía kontsultatu.

EKAIN, EUSKAL HERRIKO LABAR-ARTEAREN LAN GORENA

Paleolitiko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Paleolitiko garaiko ehiztarien irudi artistiko hauek mundu mailako gertakariak dira, eta planetaren leku askotan aurki daitezke. Hala ere, Europako erlaitz kantabriarrean aurkitutako lan hauek -labar-arte franko-kantabriar izenez ezagunak- izan dira emankorrenak. Ekain Euskal Herriko labar-artearen lan goren gisa hartzen da. Ekaingo kobazuloaren jatorriaz gehiago irakurri.

EKAIN BISITA BIRTUALA 360°: EKAINgo galerietan barrena ibili Second Canvas EKAIN irudi panoramikoetan zehar nabigatuz. Oso bereizmen handiko digitalizazio hauek bere labar-pintura harrigarriak ezagutu eta zehatz-mehatz aztertzea baimenduko dizu: zaldiak, hartzak eta bisonteak.

BLOGA

Cueva de los Marranos: Lamason haranean zehar

Cueva de los Marranos izeneko haitzuloa Venta de Fresneda auzoan kokatzen da, Kantabriako Lamason udalerrian. Inguruko mendietan hainbat kobazulo aurki daitezke, beraietakoren batzuk labar artedunak. 1950eko hamarkadan, Kantabriako Diputazioko bidezainek

Continue
Danbolinzulo kobazulora bisita gidatua

Martxoaren 18an Ekainberrik Danbolinzulo kobazulora, Zestoan, bisita gidatua antolatu zuen, duela gutxienaz 18.000 urteko labar artea, Solutre aldikoa, gordetzen duen haitzulo bat da. Bisita Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen testuinguruan burutu

Continue
Micolon: Palombera urtegiaren ertzeko aztarnategi arkeologikoa

Micolon haitzuloa Kantabriako Celis herrian dago, Rionansa udalerrian. Bere bi sarrerak Palombera urtegiaren ertzean daude, uraren mailatik oso gertu. Bertara txalupaz edo bidezidor batetik iritsi daiteke. 3 metro inguruko zabaleradun

Continue
Badator Kobazuloen Egunaren X. edizioa

2019ko martxoaren 24an Kobazuloen Egunaren X. edizioa ospatuko da Lurpea elkartearen eskutik. Elkarte honetako kide diren kobazuloen eguna ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte. Lurpea elkartea 2008an sortu zen Euskal Herriko haitzulo

Continue
Ice Age Europe nazioarteko argazki lehiaketa

Otsailak 1 – Maiatzak 31 2019 Ice Age Europe Zure sorkuntza maila partekatu ezazu gurekin argazki lehiaketa berezi honetan eta bidali zure argazkia 2019ko maiatzaren 31a aurretik. Argazkia jaso ondoren, ez ahaztu

Continue
Cueva El Porquerizo: Solutre aldiko puntuak

Cueva El Porquerizo haitzuloa Kantabriako Celis herrian dago, Rionansa udalerrian, Nansa ibaiaren gainean kokatzen den mendi malkar batean. Bertara Celiseko herri gunetik abiatzen den 300 metro inguruko bidezidor batetik igoz

Continue
Danbolinzulora bisita Ekainberrik antolatuta

Iritsi da Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea!   Urtero bezala, martxoa Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea izango da. Sare hau osatzen duten euskal museo eta interpretazio zentruek 200 jarduera desberdin baino gehiago

Continue
Ekain kobak aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatuko du

Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatuko da 2019 honetan. 1969ko ekainaren 8an izan zen hori, eta gaur aurkeztu da urteurren honen ekitaldi agenda. Victoria Eugenia antzokian egingo den omenaldi ekitaldiaz

Continue
Fuente El Salín: eskuen esanahi ezkutua

Fuente El Salín Kantabriako Val de San Vicente udalerrian dago, Muñorrodero herrigunearen sarreran. Rucao mendiaren hego mendebaldeko magalaren oinean aurkitzen da, Nansa ibaiaren bokalean, kostaldetik 3 kilometrotara eta itsas mailatik

Continue
Cullalvera: Kantabriako labar arterik sakonena

Cullalvera haitzuloa Kantabriako Ramales de la Victoria udalerrian dago, Anciruela auzoan, Pando mendiaren oinean. Gune honetan 12 kilometro inguruko multzo karstiko baten sarrera kokatzen da. Bertan Goi Paleolitoan jendea bizi

Continue
Arcy-sur-Cure: Arcy-Saint-Moiré mendizerrako labar artea

Arcy-Saint-Moiré mendigunea Arcy-sur-Cure komunan kokatzen da, 125 metro inguruko garaieradun mendixkek osatzen dute. Auxerre hiritik 30 kilometro ingurura dago, Yonne departamenduan, Burgundy eskualdean. Cure ibaiaren haraneko inguru meandrotsu batean, arroaren

Continue
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2018 – EKAINBERRI

Pasa den urriaren 26an, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Danbolinzulo kobara bisita gidatua antolatu genuen Ekainberrin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Aurtengo Ondarea, Emakumeen Emaria leloa geure egin genuen eta Zestoako Agiro

Continue
Pair-non-Pair: lehen labar arte aurkikuntzetako bat

1881eko martxoan François Daleau arkeologoak haitzulo apaindu bat aurkitu zuen Prignac-et-Marcamps herritik gertu, gaur egungo Akitania Berria eskualdean kokaturiko Gironde departamenduan. Behi bati hanka arrakala batean hanka trabatuta geratu zitzaion,

Continue
Grotte du Vilhonneur edo Grotte du Visage: lehen erretratua

«Aurpegiaren kobazuloa» deiturikoa Vilhonneur komunan aurkitzen da, Charente departamenduan, Frantzia mendebaldeko Angoulême hiritik gertu. Izen hori jarri zitzaion bertatik oso gertu kokatzen den Placard haitzulo apaindutik bereizte aldera. Kobazuloa oso

Continue
Ekainberri 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen jardunaldian

Irailaren 28an, 2018 Kultura Ondarearen Europako Urtearen harira, jardunaldi bat egingo da Punta Begoñako galerietan eta Bizkaia Zubian, Kultura eta Ondare Paisaien UNESCO Katedrak, Bizkaia Zubiak eta EHUSek antolatua. Jardunaldi

Continue
Etorri Ekainberrira Ice Age Europe eguna ospatzera irailaren 23an!

Izotz Aroan bizi ziren animalia eta garaiko pertsonak gertuagotik ezagutu ahal izango dituzu, egun honetan edukiko dugun Ice Age txokoaren eta gure bisita gidatuen bitartez. Egunean zehar ditugun bisitariei Ice

Continue
Atzo, irailak 11, hamar urte Ekainberrik bere ateak ireki zituenetik

2008ko irailaren 11etik 302.542 pertsonek ezagutu dute Gizateriaren Ondare diren Ekain kobazuloko margoak. ____________________________________ 2018ko udako balorazioa Ekainberrik %12,25ko igoera izan du bisitari kopuruan aurtengo udan Zestoako kultur baliabidearen datuek

Continue
Mayenne-Sciences: iparraldeko labar artea

Mayenne-Sciencies edo La Dérouine haitzuloa Saulges medizerrako haitzuloen multzoan sailkaturiko kobazuloetako bat da. Frantzia iparraldeko Paleolito garaiko haitzuloen multzoan sartua dago, Rochefort, Margot eta La Chèvrerekin batera, Erve ibaiak sorturiko

Continue
Villars: zaldi txiki urdinaren haitzuloa

Villars haitzuloa edo Cluzeauko haitzuloa Dordoinako departamenduaren iparraldean aurkitzen da, Villars komunan, Brantometik gertu, Roisseau de l’Etang-Rompu errekak markaturiko inguru batean. Perigord eskualdeko haitzulorik luzeenetakoa da, 13 kilometro inguru galeriarekin,

Continue
Margot: labar artea maitagarri baten eskutik

Margot haitzuloa Thorigné-en-Charnie komunan kokatzen da, Mayenne herrian, Pays de la Loire departamenduan, Saulgeseko haitzulo multzoaren parte da. Bertako estalagmita ez-ohikoek eta Margot maitagarriaren kondairak urtero bisitari mordoa erakartzen du

Continue

EKAIN FUNDAZIOA

Arkeologoek hasieratik argi izan zuten labar arte ondare hori babestu eta gordetzeko beharra eta Ekaingo kobazuloa inoiz ez da publiko orokorrarentzat zabalik egon, horri esker, bertako labar artea salbu aurkitzen da.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Antxieta Kultur Elkarteak beraiekin elkarlanean ziharduen, bisita gidatu programa oso kontrolatu bat burutu zuen, pertsona kopuru oso mugatu bati benetako Ekain bisitatzeko aukera eman ziona. Baina arte ondare hori gizartera zabaldu beharra zegoen eta Ekaingo haitzuloaren erreplika bat eraikitzeko ideia sortu zen.

Ideia hori gorpuzten joan zen denboran zehar eta erreplika horren egitura fisikoa eraikitzen hasi zen, baina orduan berau egunerokotasunean kudeatzeko egitura juridiko baten beharra ikusi zen.

Helburu horrekin sortu zen 2004 urtean Fundación Ekain Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak osaturiko erakundea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren arabera, 2005 urteko irailaren 5ean inskribatu zen Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan eta ordu ezkero Ekainberriren kudeaketaren arduraduna da.

zestoa
GFA
marca_gv_centrada_color
X