FAQ

ohiko galderak

Ekainek euskal kostaldeko labar margo ikusgarrienak gordetzen ditu, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatuak eta lur honen kulturaren sorlekua. Bisitan kobaren erreplika ezagutuko duzu, orain dela 14.000 urteko margoak eta, horien artean “Kuaternarioko zaldi multzorik perfektuena”. Zure bisita ez da osoa izango Ekain Abentura bizi gabe, bertan bailarako biztanleak historiaurrean nola bizi ziren sentituko duzu, ehizatzen eta sua egiten garai horretan bezala. Hau guztia Sastarraingo bailaran egingo duzu: istorioz beteriko txokoa, Gipuzkoako bihotzean eta kostaldetik eta Donostiatik oso hurbil.

Ekain Abentura gomendatutako bisitaren bigarren zatia da eta bailarako biztanleak nola bizi ziren sentitzeko aukera emango dizuna. Ordubetez, esperientziak lehen pertsonan biziko dituzu: inguruko animaliak lantza batekin ehizatuko dituzu eta ehizatutakoa sukaldatzeko sua prestatuko duzu soilik egur eta harrien laguntzarekin. Gainera, zure eskuekin margotzeko parada izango duzu, historiaurreko herrixka sartuko zara eta orein talde batera hurbildu ahalko zara, historiaurrean bizirauteko ezinbesteko garrantzia zuen animalia.

Sarrerak eskuratzeko biderik errazena webgunearen atal honetara XXX jotzea da, edo 943868811 telefonora deituz. Zure erreserba ere egin dezakezu Zestoan dagoen informazio bulegora (Portale kalea, 1) hurbiltzen bazara zure bisita hasi baino 30 minutu lehenago, hiri barnean eta kotxea utziko duzun tokitik oso hurbil.

Ekain Sastarraingo bailaran kokatzen da, Debako udalerrian (Gipuzkoa, Euskal Herria) eta Ekainberri Zestoako udalerrian (Gipuzkoa, Euskal Herria) kokatzen da, AP-8ko 48. irteeratik 4 kilometrotara, Donostiatik ordu erdira bakarrik eta oso hurbil beste euskal hiriburuetatik

  • 1go pausoa: Autoa aparkalekuan utzi eta Ekainberriko Informazio Bulegora abiatu zaitez sarrerak hartzera. Oinez, 5 minutukoa da ibilbidea.
  • 2. pausoa: Sarrerak jaso eta Ekainberri sarreraraino ibilbidea egin. (20 min). Garrantzitsua da bisita hasi baino 30 minutu lehenago bertan egotea.
  • 3. pausoa: Ekainberrin sar zaitezke orain.

Zure bisita osoa euskaraz edo gaztelaniaz egin dezakezu Gainera, audiogidak eskuragarri daude bisitaren parte bat ingelesez edo frantsesez egiteko.

Ekainberrin hezkuntza materiala eta ekintza bereziak prestatu ditugu adin guztietako haur eta gazteentzat. Dudarik gabe, gure gida espezializatuen eskutik, ikasleek historiaurrea eta arteari buruz modu dibertigarri eta atseginean ikas ditzaten leku aproposena da. Gainera, bere margoak osatzeko, ehizatzeko eta sua egiteko aukera izango dute.

Egiten den bisita, bai Zestoatik Ekain kobazulo originaleko ohoraino, bai erreplika barruan egiten dena, %100ean irisgarria da mugikortasun murritzeko pertsonentzat edo haur-kotxerekin etortzen diren familientzat.

Jatorrizko kobazuloa eta bertan ikus daitekeen labar arte multzo ederra 1969an Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteko hainbat kidek topatu zituzten Izarraitz mendietan historiaurreko guneak bilatzen ari zirenean. Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek aurkikuntza ekainaren 8an egin zuten eta igande berean aurkipenaren berri eman zieten Aranzadi Zientza Elkarteko Historiaurreko atalaren bi kideri: José Miguel Barandiaran eta Jesús Altuna. Une horretan Ekaingo kobazuloa eta labar artea babesteko ekimena abian jarri zen.

Ekainberrira zure bisita egin dezakezu urte osoan zehar, asteburu pasa bat bikote, familia edo taldean egiteko plan ezinhobea da! Ekainberri urte osoan irekita dago, asteartetik igandera. Ordutegiak hemen ikus ditzakezu.

Ohiko egitarauaz gain, Ekain Abenbura eta kobazuloarekin, Ekainberrin hainbat ekitaldi berezi antolatzen dira:

  • Ekainfest: ekaineko bigarren igandean Zestoa 14.000 urte atzera doa denboran. Historiaurreko Olinpiadek, herri bazkariak eta hainbat hitzaldik Ekainfesteko programa osatzen dute.
  • Kobaz Koba Trail, otsailean egiten den proba hau mendizaletasuna, balore osasuntsuak eta ondarea lotzeko asmoz jaio zen. Kobaz Koba Trailen 25 eta 17 kilometroko bi lasterketa antolatzen dira.
  • Koben Eguna, Lurpearen koordinazioan antolatutako ekintza, Euskal Herriko zortzi koben sarea eta elkartu direnak baliabide hauek ezagutzera emateko, hain hurbil daudenak baina hain ezezagunak direnak.

Ekainen hainbat multimedia tresna garatu ditugu zure bisitan gehiago disfrutatzeko, joan aurretik, bitartean eta ondoren:

  • APP Ekain Audio-Tour: aplikazio hau deskargatu eta Sastarrain bailaratik Ekaingo kobazuloraino ibil zaitez audio-tour batekin. GPSa aktibatu eta gure anfitrioi bereziak emandako azalpenei jarrai iezaiezu ibilbidearen bederatzi gunetan.
  • Ekain 360º: jatorrizko kobazuloa eta bere labar arte ikusgarria ezagutu 360 graduko plataforma honen bidez eta “second canvas” teknologiarekin garatutakoa.
  • Ekain klik batean: orain dela 14.000 urteko Sastarraingo bailaran bizitza nolakoa zen ezagutu plataforma interaktibo honen bidez.

Ekain Zestoako udalerriak kokatzen da, altxorrez beteriko herria dena. Kobazuloaz gain, hirigunean istorio eta txoko bereziak ezagutu ahalko dituzu, herria inguratzen dituzten mendien magaletan ibilbideak egin, edo Gipuzkoako XVI. mendeko gizartea nolakoa zen ezagutu Liliko jauregian antzerki batekin egiten den bisitan. Informazio guztia eskuragarri duzu zestoaturismo.net webgunean.

Horrez gain, Zestoak Urola bailaran du bere kokalekua, zazpi herriek osatzen duten eskualdea. urolaturismo.eus webgunean bailara bere osotasunean esplora dezakezu eta “5 geltoki historian” ezagutu, leku hauetara hurbiltzeko proposamenarekin: Loiolako San Inazio, Burdinbidearen Euskal Museoa, Algorri (Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa) eta aurretik aipaturiko Ekain eta Lili Jauregia.

Ekain ez da inoiz publikoari irekita egon labar arte ondarea babestu eta gordetzeko beharrarengatik. Pixkanaka erreplika bat eraikitzeko ideiak forma hartu zuen eta, helburu horrekin, sortu zen 2004. urtean Fundación Ekain Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak osaturiko erakundea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren arabera, 2005 urteko irailaren 5ean inskribatu zen Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan eta ordu ezkero Ekainberriren kudeaketaren arduraduna da Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Arazik osatzen duten ABEEarekin batera.