Hemen dira Historiaurreko III. Olinpiadak

Ekainaren 12an Ekainfest jai handia ospatuko da Zestoan egun osoan zehar. UNESCOk Ekain kobazuloko labar artea Gizateriaren Ondare izendatu izana ospatzeko aitzakiarekin sortu zen jai hau urtez urte hazten joan da eta aurtengoa zortzigarren edizioa du.Ekainfest 2016

Ekainfesten ospakizunean protagonismo berezia hartu dute Historiaurreko Olinpiadek, lau eta sei kide arteko taldeak elkarren artean lehiatzen dira Historiaurrean bizirik irauteko gai direla frogatzeko helburuarekin. Baina irabaztearen poza ez da Historiaurreko III. Olinpiadetan parte hartzeko arrazoi bakarra, ezta onena ere, arrazoirik bikainena lor daitezkeen sari izugarriak dira! Talde irabazleak 600 € dirutan eta Zestoako Bainuetxean zirkuitu termala lortuko ditu, bigarrenak 350 € eta asteburu bat Aranburu landetxean, hirugarrenak 150 € eta Fati tabernan afaria, parte hartzen duten gainontzeko taldeek ere saria izango dute.Ekainfest aurkezpena

Oraindik garaiz zaudete Historiaurreko Olinpiadetan izena eman eta sari hauetakoren bat irabazteko!

Informazio gehiagorako eta izena emateko, zuzendu Ekainberriko Informazio Puntura!

 

arazi

Leave a reply

X