Isturitze: Paleolítoko altxorra

Isturitze, Behe Nafarroako Donemartiri herrian, Arberoa haranean, Euskal Herriko kobazulorik garrantzitsuenetariko bat da. Gaztelu Muinoko multzoaren parte da Oxozelhaia edo Haristoi eta Erberuarekin batera.
Europa mailako aztarnategirik garrantzitsuenetako bat gordetzen du, bai aztarna kopuruari dagokionez, baita beraien kalitateari dagokionez ere. Bere aretoen tamaina handiagatik, bertan Paleolito garaian talde handiak bizi zitezkeela suposatzen da, denbora luzez okupatu zuten giza espezie desberdinek.
XIX. mende bukaeran leize honetatik materiala ateratzen hasi ziren fosfatoa ustiatzeko, balio arkeologiko handiko materialak aurkitzean, ikerketa zientifikoak burutu ziren kanpaina desberdinetan zehar eta Europa mailan berdinik ez duten hainbat pieza mota eta objektu aurkitu dira.

Material arkeologikoa kontutan hartuz, Isturitzen duela 80.000 urtetatik (Erdi Paleolito edo Musteriar aldiko Neanderthal gizakia) duela 8.000 urte ingurura arte (Azil aldiko Homo sapiens-sapiensa) giza taldeak bizi izan dira.
Material arkeologikoaren artean badira arte balio handidun piezak ere, arte eramangarria deitua, hala nola azagaia apainduak, ingerada ebakiak, hegazti hezurrez eginiko txirulak edo adarrean buruturiko eskulturak, arte eramangarriaren bilduma nabarmena osatu da Isturitzen.

Labar arte adierazpenak ere badira, Erdi edo Goi Madeleine aldian datatuak. 1912an zenbait irudi zizelatu aurkitu ziren, marken sakontasunagatik ia baxuerliebe kontsideratu daitezkeenak, elur orein bat, bi orkatz, hartz bat eta zaldia dira. Zati batean material arkeologikoz estaliak zeuden.
Beranduago aurkitu ziren elur oreina edo orkatza izan daitekeen animalia bat, mamuta izan daitekeen beste bat, zaldi bat eta bestelako zeinu bat.

arazi

Leave a reply

X