Lili Jauregian eta Ekainberrin egingo da 101 Gaztelu programako azaroak 3ko saioa

Andre Madalenek egingo die harrera Zestoako jauregian Julian Iantzik aurkezten duen programako partaideei, sorpresaz betetako saio batean. Azaroak 3 gauean emango dute ETB-1ean. Lili Jauregia eta Ekainberri zubi eta asteburu osoan irekita egongo dira bisitarientzat. Aldez aurretik erreserbatzea komeni da.
Audientzia arrakasta handia izaten ari da ETB-1eko 101 Gaztelu lehiaketa. Euskal Herriko zenbait gaztelu eszenariotzat hartuta egiten dutena. Araban eta Bizkaian zazpi saio egin ondoren, Lili Jauregia da saioko kideek programan zapalduko duten lehen gipuzkoar gaztelua, Ekainberrirekin batera. Ekaingo koba, berez gaztelua ez den arren, gaztelutzat har liteke, Historiaurreko gaztelua. Beraz, oraingoan bailara bereko bi garaitako gazteluak agertuko dira: Historiaurreko Ekainberri, eta Aro Modernoko Lili Jauregia.

Lili Jauregian Andre Madalen izango da lehiakide guztien gidaria. Andre Madalen da Lili Jauregiko ondarea antzerki-bakarrizketa bidez erakusteko sortutako pertsonaia. XVII. mendeko pertsonaia historikoan oinarritua, 2013ko martxotik Zestoako eta Gipuzkoako ondarea era ludikoan eta dibulgatzailean erakusteko ekimen berria da.

Igandeko saioan Ekainberriko hezitzaile batek gidatuko ditu partaideak Ekaingo kobaren erreplika barruan, lehiaketako frogak egin ditzaten. Ekainberrin erakusten ditugun teknikak baliatu beharko dituzte lehiakideek, eta beste zenbait sorpresarekin, ziur froga jarduera-multzoa bizia ikusi ahal izango dugula.

Duela zenbait hilabete grabatu zen programa, eta tentu handiz gordetzen dituzte emisioko sekretuak. Beraz, igandekoa ere sorpresaz betetakoa izango da. Era berean, Ekainberri eta Lili Jauregia gertutik ezagutu nahi dutenentzat, irekita egongo dira asteburu luze oso honetan zehar. Aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.

arazi

Leave a reply

X