Ekainberri eta erreplikak Udako Ikastaroetan uztailaren 20an

Uztailaren 20an Zestoako Bainuetxean munduan momentu honetan existitzen diren erreplikadun lau kobazulo apainduak bilduko dituen kongresua ospatuko da, Gordailua eta Ekainberriren eskutik.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan antolaturiko bilera honen izenburua “Ekainberri 10 urte. Labarretako artearen errepliken erronkak eta etorkizuna museo ekipamendu gisa” da eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik da dagoeneko.

Ekainberriren hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, kongresu hau ponentzien bidez burutuko da, bertako partehartzaileak Europan dauden labar artedun lau haitzuloetako ordezkariak izango dira. Bakoitzak euren sorrerarako izandako esperientzia aurkeztuko du, baita kudeaketa modua eta museo ekipamendu gisa garatzeko izan duten modua ere.

https://www.uik.eus/eu/ekainberri-10-urte-retos-y-futuro-de-las-replicas-de-arte-parietal-como-equipamientos-museisticos

Lau esperientzia desberdin partekatzeak mota horretako ekipamenduek etorkizunean izango duten garapenerako metodologiak eta esperientziak trukatzeko aukera emango du.

Kongresuaren zuzendaria Carlos Olaetxea arkeologoa izango da, gaur egun Gordailuaren eta Gipuzkoako Museoen zerbitzuburua.

Hizlarien artean, erreplika bakoitzeko zuzendari edo kudeatzaileak izango dira: Pilar Fatás, Altamirako Museo Nazional eta Ikerketa Zentroko zuzendaria, Richard Buffat, Valon-Pont-d’Arc kobazuloaren erreplikako zuzendari orokorra, Valerie Chaumonton, Dordoinako Europar Gaien Zuzendaria, eta Juan Jose Aramburu Ekainberriko zuzendaria.

Hauez gain, kongresua irekiko duen Manel Miró kultur ondarearen zabalkundean espezialistak labar artedun kobazuloen errepliken eboluzioari buruzko hitzaldia emango du.

Kongresu honen helburuen artean labar artearen errepliken egungo egoera azaltzea, errepliken balio museografikoa aztertzea, Paleolitoko labar arteak artearen ezagutzan duen garrantziaren diskurtsoan sakontzea, Ekainberriko ekipamendua mundu akademikoan ezagutaraztea eta nazioartean antzeko ekipamenduen arteko harramanak sendotzea daude.

Kongresua uztailaren 20an burutuko da Zestoako Bainuetxean. Matrikularen prezioa 30 euro dira eta izena Udako Ikastaroen plataformatik egin daiteke ( https://admin.uik.eus/matriculation/eu?_ga=2.31894526.116408835.1528378571-586970802.1528378571 ). Egunean bertan, arratsaldez, Ekainberri bisitatzeko aukera izango da.

Ekainberri

Leave a reply

X